Barlaam eta Josafat
Barlaam eta Josafat | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | short novel (en) eta eleberri laburra |
Hizkuntza | Ruteniera |
Barlaam eta Josafat Erdi Aroko eleberria, grekoz idatzia eta Europan X. mendetik aurrera hedatu zena. Josafat printze hinduaren historia kontatzen du eleberriak eta Lalitavistara liburuan agertzen den Budaren elezaharra dirudi duela oinarri. Astrologo batek Abenner erregeari bere seme Josafat kristau egingo dela igartzen dio. Hori gerta ez dadin, eritasunak, zahartzaroa eta herioa ezagutu ez ditzan, jauregian gordetzen du Josafat; baina itsu batekin, legenak jotako gizon batekin eta zahar batekin topo egin ondoren eta Barlaamen laguntzari esker kristau erlijioaren egiatsunaz ohartu eta kristau egiten da. Josafatek bere aita ere kristau egitea lortzen du. Budaren elezaharretiko pasarte batzuk falta dira eta horren ordez, indiar jatorriko parabolak eta apologiak eta atal teologiko bat gehitu zizkioten. Eragin handiko lana izan da Barlaam eta Josafaten elezaharra, hainbat hizkuntzatara itzuli da eta beste hainbat bertsio idatzi dira; antzerkian ere landu da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-11-18 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |